Ados pilota elkarteak bigarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza txapelketako finalerdiak jokatu dituzte asteburuan, ortziralean Oñatin eta igandean Dulantzin. Eskualdeko bi pilotarik zuten finalerako sailkatzeko aukera eta Iera Iturriaga leitzarrak lortu du txartela. Ez, ordea, Irantzu Iantzi beratarrak.
Oñatin esperientzia eta gaztetasunaren arteko talka aurreikusten zen baina gazteak jaun eta jabe izan ziren eta Maddi Barrocalek eta Ane Mendiburuk 22-7 irabazi zieten Irantzu Iantzi beratarrari eta Oihana Orbegozori.
Dulantzin, igandean, berdinduago joan zen norgehiagoka eta azkenean Andrea Aldaregiak eta Iera Iturriaga leitzarrak 22-17 irabazi zieten Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Mujikari.
Honela, datorren larunbatean Etxaurin jokatuko den final handian, Maddi Barrocal eta Ane Mendiburu, Andrea Aldaregia eta Iera Iturragaren kontra ariko dira.