Sei gol sartuz ekin diote denboraldi berriari Beti Gazteko emakume futbolariek

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 19a, 08:00
Beti Gazteko emakumeek sei gol eta garaipen garbia lortu zuten denboraldiko estreineko partidan larunbatean Mastegin.

Gizonezkoen futbol talde nagusien artean, Baztanek bakarrik lortu du garaipena, Aurrerak berdindu eta Beti Gaztek eta Doneztebek galdu

Pixkanaka jokoan sartuak ari dira eskualdeko kirol taldeak futbolean eta eskubaloian denboraldi berrian. Futbolean, Beti Gazteko emakumeek estreinekoa zuten larunbatean eta sei gol sartuz eta garaipen garbia lortuz ekion zioten sasoi berriari. Gizonezkoei dagokienez, Baztango talde nagusiak bakarrik lortu zuen garaipena; Aurrerak berdindu egin zuen eta Beti Gaztek, Doneztebek eta Baztango bigarren taldeak galdu. Eskubaloian ez zuten emaitza onik lortu Errekako eta BKTko talde nagusiek, ezta gazteek ere. BKTko neska kadeteek bakarrik lortu dute garaipena asteburuan.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Mutriku 1 - Beti Gazte 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • Baztan 1 (Niko Humber Garaikoetxea) – CD Peña Azagresa 0

Nafarroako Preferente maila

  • CD Lezkairu 1 – Aurrera 1 (Iñigo Zabaleta).
  • CD Valle de Egues B 1 – Doneztebe 0

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Baztan B 1 (Unai Elorza) – Beti Onak B 9

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 6 (Olaia Telletxeak 3, Idoia Gardek 2 eta Olaia Mendiburu) – Bergara 2

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte 1 (Manex Sarasola) – Bergara 3

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Santo Tomas Lizeoa 2 - Gure Txokoa 3 (Enaitz Portu, Adur Huizi eta Jokin Irazoki)

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CF Gazte Berriak Ansoain 5 – Baztan 2 (Julen Urreaga eta Imanol Goienetxe)

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Baztan B 1 (Haritz Bidegain) – UCD Burlades B 2
  • Doneztebe 3 (Oier Agirre, Urko Oiarzabal eta Unai Garaikoetxea) - UD Valle de Aranguren A 3
  • Berriozar A 3 – Aurrera 2 (Hodei Anaut eta Jon Mikel Agirre)

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Gure Txokoa 0 – Martutene 4
  • San Marcial 1 – Beti Gazte 2 (Aimar Otxandorena eta Iker Irigoien)

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopa

  • BM Lizarreria Tecnobel 29 – Erreka 22

Emakumezko seniorrak kopa

  • Erreka 13 – BM Ardoi 28, asteartean jokatua.
  • Lodisna San Antonio 41 – Erreka 12, asteazkenean jokatua.
  • Baztango BKT 14 – Lodisna San Antonio 24

Jubenil neskak kopa

  • Baztango BKT 21 – ECA Malkaitz A 40

Kadete mutilak kopa

  • Erreka 21 – Helvetia Anaitasuna B 38

Kadete neskak kopa

  • Baztango Kirol Taldeak A 29 – BM Loyola B 20

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun