Galdakaoko larunbateko lasterketak ibilbide laua izan arren abiadura handiko proba izan ohi da eta hala izan da aurten ere. Lasterkariek ziztu bizian burutu zuten ibilbidea eta Imanol Arizmendi gipuzkoarra izan zen helmugan azkarrena laukoteko bateko sprintean bere abiadura punta nagusituz. Meoki master 60 mailan lehena eta Mitxelena hirugarrena izan ziren.
Transbidasoa-Inurrieta taldeko Gaizka Otxandorena elizondarrak karrera bikaina egin zuen erasokor jokatuz eta bere mailako 6. postua lortuz; Manu Ganboa elgorriagarrak bere mailan hogei lehenetan sailkatzea lortu zuen; azkenik, Gaizka eta Luzianoren taldekide den Ruben Alonso iruindarra bere mailan 27. postuan helmugaratu zen.
Colindresen igandean egindako lasterketa bezperakoaren antzekoa izan arren, bukaera aldean bazuen igoera txiki bat. David Busto bizkaitarrak lortu zuen garaipena, aurreko egunean bezala talde
txiki batean azkarrena izanik. Aipatu bezala, Meoki garaile eta Luziano bigarren izan ziren master-60 mailan. Gaizka Otxandorenak zulatua izan zuen eta ez zuen lasterketa akitzerik izan.