Eskualdeko futbol talde nagusi gehieneek asteburu honetan hasi dute denboraldi berria eta gehienek kategoria berrian gainera. Honela, maila bat goitiago hasi da Leitzako Aurrera, Nafarroako Preferente mailan, baina kategoria berriari beldurra kentzeko emaitza lortu du, Arkiskilen 4-1 irabazita. Kategoria eta multzo berean hasi da Doneztebe, maila autonomikoa galdu ondotik eta berdindu egin du etxean. Baztan futbol talde nagusiak maila autonomikoan segituko du eta Lesakako Beti Gaztek Gipuzkoako ohorezko mailan jokatuko du berriz, azken denboraldiko hirugarren mailako esperientziaren ondotik. Biek galdu egin zuten estreinekoan. Beti Gazteko jubenilek, berriz, lehen aldiz euskal ligan hasi dira eta lehen partida igande arratsaldean izan dute Basaurin, Athleticen harrobiko Basconia taldearen kontra. Bigarren zatian 0-1 aitzineratu baldin baziren ere, azken hamar minututan bizkaitarrek markagaiua irauli zuten eta 2-1 galdu zuten lesakarrek, itxura bikaina emanez, hori bai. Baztango lehen mailako jubenilek ere itxura ederra eman ez ezik, gol-sorta ederra lortu zuten Giltxaurdiko lehen partidan.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko maila
Beti Gazte 0 – Elgoibar 1
Nafarroako lehen maila autonomikoa
CD Aoiz 2 – Baztan 1 (Javier Urrutia)
Nafarroako Preferente mailan
Aurrera 4 (Anartz Ramallo, Koldo Hernandorena, Asier Barriola eta Luken Casares) – CD Etxarri Aranatz 1
Doneztebe 1 (Enaitz Iriarte) – CD Soto-Ibarbaso 1
Jubenilak Euskal Liga
Basconia 2 – Beti Gazte 1 (Unax Perez)
Nafarroako jubenilen lehen maila
Baztan 5 (Imanol Goienetxek 2, Xabier Bengoetxea, Iker Oteiza eta Martin Roque) – UCD Burlades 1