‘Baserritarrak ekologikoruntz’ formakuntza saioa antolatu du Habelartek irailaren 15ean Larraunen

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 9a, 10:00

Abelzaintza ekologikora transizioa egiteko azalpenak emanen dituzte irailaren 15ean Larraunen Habelartek antolatu duen ikastaroan.

Abeltzaintza ekologikora transizioa egiteko Baserritarrak ekologikoruntz formakuntza saioa antolatu du Habelarte mendialdeko baserritarren elkarteak irailaren 15ean Larraungo udaletxeko Gabari aretoan.

Formakuntza saioa datorren ortzegunean 10:00etan abiatuko da, NNPEK/CPAEN elkarteko Mirian Otxotorena artzainak eskainiko duen Abelzaintzan nola egin ekologikorako transizioa solasaldiarekin. 11:15ean gaitzen kudeaketa ekologikoan gaia landuko du Izaro Zubiria albaitariak. 12:30ean elikaduran zekaleen gaia lantzeko modu alternatiboak aztertuko dituzte Alfredo Alonso, Bizkaigane eta Gorka Sasieta abeltzainek. 14:00etan bazkaria izanen dute Aldazko Martitxonea sagardotegian. 16:00etan, ekologikoan hari diren Josean Iturralde (ahuntzak), Ramon Mugertza eta Lur Pagoaga (ardiak) eta Goiekoharagia (haragitako behiak) abeltzainen esperientziak ezagutuko dituzte eta 18:00etan agurra eginen dute.

Izena emateko epea irailaren 14an bukatuko da eta horretarako habelarte.mbe@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 688 69 86 12 (Gotzone) edo 618 25 50 41 (Maider) telefonoetan abisua eman behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun