Oinatz Bengoetxea agurtu dute Azkoienen ere

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 8a, 08:30
Oinatz Bengoetxea erdian, Xanti Uterga, Aimar Saldias, Zeberio II.a eta Ion erremontisten tartean, atzo Azkoienen.

Erremonte eta esku pilota partidak jokatu zituzten asteazken arratsaldean, herriko bestetan

Azkoiengo besten barrenean, Oinatz Bengoetxea leitzarrari agurra eskaintzeko pilota jaialdi mistoa antolatu zuten asteazken arratsaldean, ADANO elkartearen alde. Erremontean, Zeberio II.ak eta Ionek 35-32 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Aimar Saldias oiztarrari. Esku pilotan, berriz, Oinatz Bengoetxeak ezin izan zuen irabazi eta Azanzarekin batera, 20-22 galdu zuen Xala eta Pascualen kontra. Halere, txalo zaparrada handia jaso zuen Oinatzek bere agurrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun