Ireki dute Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 8a, 15:00
Urriaren 3ko astean hasiko dituzte klaseak.

Nafarroako Bertsozale elkarteak 40 talde eskainiko ditu, horietatik 19 gure eskualdean.

Irailaren 5etik 30era bitartean izanen da aukera 2021-2022 ikasturterako Nafarroako bertso eskoletan izena emateko, esteka honen bitartez. Haur zein helduentzako 37 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, horietatik 21 gure eskualdean. Haurrek 80 euro ordaindu beharko dute ikasturte osoa eta helduek 140 euro. Urriaren 3ko astean abiatuko dituzte eskolak.

Hauek dira eskualdean osatuko diren taldeak: 

Leitzaldea

  • Leitza (LH4-LH6). Asteazkenak, 15:30-16:30*, Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi.
  • Leitza (DBH). Asteazkenak, 16:30-17:30*, Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi.

Baztan/Bidasoa

  • Ituren (LH-DBH). Ostegunak, 17:00-18:00*, eskola zaharrean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
  • Doneztebe (LH5-6). Ostegunak, 15:00-15:50, San Migel eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00*, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
  • Lesaka (Helduak). Ostiralak, 17:30-19:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.
  • Lesaka (Helduak, bertsogintzaren hastapenak). Ostegunak, 18:00-19:30*, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.
  • Lesaka (18-20 urte). Ortziralak, 19:00-20:30*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Lesaka (15-17 urte). Ostegunak,19:30-21:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Lesaka (12-15 urte). Asteazkenak, 17:00-18:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Lesaka LH5-6 (10-12 urte). Asteazkenak, 15:00-16:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Lesaka LH3-4 (8-9 urte). Asteazkenak, 16:00-17:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Bera (DBH). Astelehenak, 18:30-20:00*, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Bera (LH). Astearteak, 13:45-14:35, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Etxalar (11-14 urte). Ortziralak, 15:45-16:45*, Iharrian. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Arantza (LH). Asteazkenak, 17:30-18:30*, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Arantza (DBH-batxiler). Asteazkenak, 18:30-19:30*, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Igantzi (LH). Astearteak, 17:30-18:30, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena
  • Irurita (LH). Ostegunak, 16:30-17:30*. Errebote plazako eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

* duten taldeetan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean. Izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta. Denentzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea. 

Informazio gehiago nahi duenak, 948 143 747 zenbakira deitu edo nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatzi dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun