FUTBOLA

Eskualdeko futbol talde nagusi gehienek asteburuan hasiko dute denboraldi berria

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 9a, 08:00
Gipuzkoako ohorezko mailan txapeldunorde izan ondotik, Mastegin jokatutako igoera fasean lortu zuten Beti Gazteko jubenilek lehen aldiz euskal ligara igotzea. Basaurin jokatuko dute estreineko partida igande arratsaldean.

Beti Gazteko jubenilek lehen aldiz Euskal Ligan jokatuko dute eta estreinako partidan Bilboko Athleticen harrobiko Basconia taldearen kontra ariko dira igande arratsaldean Basaurin

Eskualdeko futbol talde nagusiek asteburu honetan hasiko dute denboraldi berria eta gehienek kategoria berrian gainera. Honela, maila bat goitiago ariko da Leitzako Aurrera, Nafarroako Preferente mailan. Kategoria eta multzo berean ariko da Doneztebe, maila autonomikoa galdu ondotik. Baztan futbol talde nagusiak maila autonomikoan segituko du eta Lesakako Beti Gaztek Gipuzkoako ohorezko mailan jokatuko du berriz, azken denboraldiko hirugarren mailako esperientziaren ondotik. Gure Txokoak erregionaleko lehen mailan jokatu beharko du, Preferentetik jautsi ondotik. Doneztebek eta Beti Gaztek ez dute aurten erregionaleko bigarren talderik izanen, bai ordea Baztanek. Beti Gazteko jubenilek, berriz, lehen aldiz euskal ligan jokatuko dute eta lehen partida igande arratsaldean izanen dute Basaurin, Athleticen harrobiko Basconia taldearen kontra. Hain zuzen, partida honetara jokalariekin batera Basaurira autobusean doan joateko aukera eman du Beti Gaztek. Horretarako mezua bidali behar da Beti Gazteren whatsapp zenbakira (696 80 98 86). Bazkide ez direnek 5 euro ordaindu beharko lukete. Baztango lehen mailako jubenilk dagoeneko bigarren partida jokatuko dute, lehenbiziko galdu ondotik.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte – Elgoibar, igandean 17:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Aoiz – Baztan, larunbatean 18:00etan Agoitzen.

Nafarroako Preferente mailan

  • Aurrera – CD Etxarri Aranatz, larunbatean 18:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • Doneztebe – CD Soto-Ibarbaso, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Jubenilak Euskal Liga

  • Basconia – Beti Gazte, igandean 18:30ean Basauriko Soloarten.

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • Baztan – UCD Burlades, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun