Erremonte eta esku pilota jaialdi mistoa izanen dute Azkoienen irailaren 7an

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 6a, 19:00
Oinatz Bengoetxea pilotan aritzen ikusteko azken aukera izanen dute asteazken arratsaldean Azkoienen.

Asteazkenean 17:30ean hasiko den jaialdian, Zeberio II.a eta Ion, Uterga eta Saldiasen kontra ariko dira erremontean eta Oinatz Bengoetxea ikusteko aukera izanen dute eskuz

Azkoiengo besten barrenean, bertako udalak, Euskal Jai Fundazioaren laguntzarekin, ADANO elkartearen aldeko erremonte eta esku pilota jaialdi mistoa antolatu dute irailaren 7an, asteazkenean 17:30ean hasita.

Jaialdia hasteko, erremontean Zeberio II.a eta Ion, Xanti Uterga doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira. Esku pilotan, berriz, Oinatz Bengoetxea leitzarra azken aldiz Azkoiengo frontoian ikusteko aukera izanen dute. Leitzarra Azanzarekin ariko da, Xala eta Pascualen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun