Endika Barrenetxea IV.a izanen da Urrizaren arerio irailaren 10ean Galarretan jokatuko den buruz buruko erremonte txapelketaren finalean. Hernaniko atzelariak 30-23 irabazi zion finalaurrekoan Imanol Ansa II.ari.
Finalerdiko partidan, hasieratik bukaerara markagailuan nagusi izan zen Barrenetxea eta sakearekin sobera asmatu ez bazuen ere, azken hiru tantoak sakez egin zituen, 27-23tik 30-23ra joateko. Larunbatean Galarretan jokatuko den finalerako pilotak irailaren 7an, asteazkenean 11:00etan aukeratuko dituzte Barrenetxeak eta Urrizak.