Eskualdeko bortz erremontistek parte hartuko dute Binakako Erremonte Profesionaleko Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 3a, 10:00

E·Remonte Beti Euskal Jai Berri enpresak antolatuta, igande honetan, Artaxoan jokatuko dute binakako erremonte profesionalen txapelketako lehenbiziko jardunaldia. Uterga doneztebarrak Mitxeo Doneztebeko 18 urteko gaztea izanen du lagun, eta Otxandorena doneztebarraren eta Saldias oiztarraren aurka jokatuko dute. Bigarren partidan, Jabalera doneztebarra ariko da, Agirrezabalarekin bikotea osatuz. Txapelketako hirugarren partida Donezteben jokatuko dute.

Artaxoa, igandean, 18:00etan
  • Uterga-Mitxeo / Otxandorena-Saldias
  • Zeberio II.a-Ion / Jabalera-Agirrezabala
Altsasun, irailaren 16an, 18:00etan
  • Matxin III.a-Otano / Jabalera-Agirrezabala
  • Zeberio II.a-Ion / Otxandorena-Saldias
Donezteben, irailaren 23an, 19:00etan
  • Otxandorena-Saldias / Jabalera-Agirrezabala
  • Uterga-Mitxeo / Matxin III.a-Otano
Agoitzen, irailaren 30ean, 19:00etan
  • Zeberio II.a-Ion / Matxin III.a-Otano
  • Uterga-Mitxeo / Jabalera-Agirrezabala
Irunberrin, urriaren 16an, 17:30ean
  • Matxin III.a-Otano / Otxandorena-Saldias
  • Zeberio II.a / Uterga-Mitxeo
Tafallan, finala, urriaren 22an
  • Ligaxkako lehen eta bigarren bikoteek finala jokatuko dute.

Partida guztietan bildutako dirua ADANOra bideratuko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun