Nafarroako XVII. Erremonte txapelketako finala jokatu zuten atzo Zubirin eta Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala izan ziren garaileak. Beteranoek 35-30 irabazi zioten Otxandorena doneztebarrak eta Otanok osatutako bikote gazteari.
Jardunaldia Beñat eta Ion Matxin III. eta Mitxeoren aurkako partidarekin hasi zen eta 31-35 irabazi zuten Matxin III.ak eta Mitxeok. Ondotik, final handia jokatu zen, arras berdindua egon zena azken tantoak arte, ikustaldi polita emanez. Bukatzeko, emakumezkoen eskuko partida izan zen; Aldaregia eta Mujika 15, Iturriaga eta Mendiburu 22.
Xanti Uterga doneztebarrak txapelketa irabazi du bertze urte batez eta Otxandorena doneztebarra bigarren gelditu da bertze behin Nafarroako Erremonte txapelketan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!