12 udalerri nafarretan ibili ondotik, joan den astean Irunberrin jokatu zen Nafarroako XVII. Erremonte txapelketako bigarren finalerdia eta bertan erabaki zen bigarren bikote finalista. Bi doneztebarrek parte hartuko dute final handian; Eloi Otxandorenak Otano bikotearekin eta Xanti Utergak Agirrezabalarekin.
Jardunaldia 17:30ean hasiko da, Doneztebeko erremonte eskolako Beñat eta Ion eta Matxin III. eta Mitxeoren arteko partidarekin. Horren ondotik, final handia 18:30ean hasiko da, eta azken urteetako final paretsuenetako bat izatea espero da. Bikote irabazlea erabaki ondotik, emakumeen esku pilotako partida batek itxiko du jardunaldia: Iturriaga eta Mendiburu, Aldaregia eta Mugikaren kontra.
Finalerako sarrera 10 eurotan salduko da (16 urtetik beheitikoek dohainik) eta lortutako diru guztia ADANO fundaziorentzako izanen da.