Artzain Eguna ospatuko dute igandean Uharte Arakilen

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 24a, 12:00

Nafarroako ardi eta zakurren lehiaketak izanen dira bertan

Artzain Egunaren 54. edizioa ospatuk dute Uharte Arakilen igande honetan, abuztuaren 28an. Aralar Mendi kultur elkarteak antolatu du jardunaldia eta bertan Nafarroako artzainek haien lanaren emaitza plazaratzeko aukera izanen dute.

Elkarteak adierazi duenez, «indarberriturik eta ilusioz beteta» dator edizio berria, «izan ere, hondatu gaituen pandemiak sorturiko ondorioen ondoren, urte berri batez gogotsu eta ahalegin handiekin gatoz inoiz baino garratzitsuagoa den festaren berpizkudearekin, hau baita lehen sektoreari lagundu eta sustatzeko ezagutzen dugun modua».

Bertan hainbat lehiaketa izanen dira: Nafarroako ardi latxen XXXVII. erakusketa eta esne ekoizpenaren lehiaketa, Latxa arrazako ardiaren estatuko XVII. lehiaketa, Nafarroako ardi latxen esne gordinarekin egindako XLI. gasna lehiaketa eta Nafarroako artzain zakurren LIV. lehiaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun