Garbigune berri bat egiteko proiektua martxan da Donezteben, Malerrekako Mankomunitateko 13 udalerriei zerbitzua emanen diena. Toki Azpiegituren Planaren parte da proiektua eta Jesus Mª Rodriguez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak, Jon Telletxea Malerrekako Mankomunitateko presidenteak eta udalerrietako alkateek azpiegitura bisitatu dute.
Lanak 507.228,10 euroko aurrekontua dauka, horietatik Lurralde Kohesiorako Departamentuak 347.047,10 euro inbertitu ditu eta gainerakoa Malerrekako Mankomunitateak finantzatu du. Egituraren beheitiko solairuan hondakinen kudeaketarako gunea izanen da, hondakinak bildu, biltegiratu eta bidaltzeko. Goitiko solairuan bulegoak eta formaziorako gelak izanen dira, hondakinen kudeaketa, birziklapen, berrerabilpen eta balorazioaren inguruko formakuntzarako.
Toki Azpiegituren Plana
Nafarroako Gobernuaren eta tokiko erakundeen arteko elkarlana da Toki Azpiegituren Plana, udalerri nafarren azpiegiturak garatzea eta herritarren zerbitzu publikoak hobetzea helburu duena.