Joan den larunbatean, Burlatan jokatu zuten Nafarroako Herriz Herri Txapelketako laugarren eta azken jardunaldia Burlatan, eta gisa honetara, erabakiak gelditu dira heldu den larunbatean, abuztuaren 27an, Añorben izanen den finalerako taldeak. Egindako lanak kontuan hartuta, lehen proba konbinatuan, Arantzak lortu du puntuaziorik altuena, eta Araxes, Arraioz eta Basaburua sailkatu dira finalera. Berriozar, Goizueta eta Sunbillako taldeak finaletik kanpo gelditu dira.
Elizondoko jardunaldia 2022/07/25 |
Berako jardunaldia 2022/07/31 | Etxalarko jardunaldia 2022/08/15 | Burlatako jardunaldia 2022/08/20 | Denboren batura | |
---|---|---|---|---|---|
Arantza | 22.40 | 22.01 | - | - | 44.41 |
Araxes | - | - | 23.52 | 23.30 | 47.22 |
Arraioz | 24.16 | 24.13 | - | - | 48.29 |
Basaburua | - | - | 24.52 | 21.45 | 46.37 |
Berriozar | 28.44 | - | - | 28.45 | 57.29 |
Goizueta | 26.15 | 25.05 | - | - | 51.20 |
Sunbilla | - | 24.56 | 23.51 | - | 48.47 |
Bigarren proba konbinatuan, Arantza, Araxes, Berriozar eta Sunbillako taldeak ariko dira finalean; Arraioz, Basaburua eta Goizueta kanpoan gelditu dira.
Lortutako puntuazioa | |
---|---|
Arantza | 9,5 |
Araxes | 14,0 |
Arraioz | 5,0 |
Basaburua | 5,0 |
Berriozar | 11,5 |
Goizueta | 2,0 |
Sunbilla | 9,0 |
21 urtez beheitikoen kasuan, lau taldeak ariko dira larunbatean Añorben jokatuko den saioan.
Elizondoko jardunaldia 2022/07/25 | Burlatako jardunaldia 2022/08/20 | Añorbeko jardunaldia 2022/08/27 | Puntuak | |
---|---|---|---|---|
Araxes | 4,0 | 4,0 | 8,0 | |
Berriozar | 3,0 | 2,0 | 5,0 | |
Igantzi | 2,0 | 1,0 | 3,0 | |
Antsoain | 1,0 | 3,0 | 4,0 |