Nafarroako XVII. Erremonte txapelketako bigarren finalerdia jokatu zen pasa den larunbatean Irunberrin. Matxin III.a eta Ion, Otanoren eta Doneztebeko Eloi Otxandorenaren kontra aritu ziren, eta 33-35 markagailu estuarekin irabazi zuten Otxandorenak eta Otanok.
Jardunaldia irekitzeko, Jabalera eta Baztan Oses eta Saldiasen kontra aritu ziren, eta 35-26 irabazi zuten Jabalerak eta Baztanek. Gero, finalerdiko partida jokatu zuten; Matxin III.a eta Ion ziren faboritoak, txapelketako partida guztiak irabazi baitzituzten, baina 24-9 galtzen ari zirenean Otxandorenak eta Otanok markagailuari buelta ematea lortu zuten eta lehia handiko joko baten ondotik 33-35 irabaztea lortu zuten.
Finala abuztuaren 27an
Garaipenarekin, Otxandorenak eta Otanok finalerako txartela lortu dute. Abuztuaren 27an, larunbatean, Zubirin jokatuko dute finala 17:30ean, Uterga doneztebarraren eta Agirrezabalaren kontra.