Dirulaguntzak eskualdeko zortzi udalendako antolatzen dituzten kultur jarduerak finantzatzeko

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 20a, 10:00

120 udalerrik hartuko dute dirulaguntza, haien artean Arantzak, Baztanek, Berak, Doneztebek, Goizuetak, Igantzik, Leitzak eta Lesakak

Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak 1.261.764,00 euroko dirulaguntza onartu du, 'Artea eta Kultura 2022' eta 'Tokiko Udal Platea' programei zuzendua, jarduera kultural eta artistikoen sustapenerako. Guztira 120 udalerrik jasoko dute dirulaguntza, horietako hainbat gure eskualdekoak.

Tokiko Udal Platea

Programa honen helburua Nafarroako Antzerki Sareko udalerriak laguntzea da eta guztira 708.000 euro jasoko ditu arte eszeniko eta musikalen kontratazio eta sustapenerako. Osotara 33 herrik hartuko dute dirulaguntza, haien artean Berak (2.879,05 €), Leitzak (5.318,93 €) eta Lesakak (12.345,77 €).

Artea eta Kultura 2022

Artea eta Kultura programak hainbat arlo artistiko eta kulturaletako ekitaldiak sustatzen ditu; musika, literatura, antzerkia, dantza zinea… eta hauek laguntzeko 553.764 euroko aurrekontua onartu du Nafarroako Gobernuak. 119 udalerrik hartuko dute dirulaguntza, haien artean Arantzak (200,00 €), Baztanek (13.302,67 €), Berak (2.900,00 €), Doneztebek (863,00 €), Goizuetak (2.000,00 €), Igantzik (840,92 €), Leitzak (2.900,00 €) eta Lesakak (2.500,00 €).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun