Asteburu luzearen errepasoa eginez, ostiralean Leitzan jokatutako partidan etxeko pilotariak nagusitu ziren: Goiuri Zabaleta eta Iera Agirre Iturriagak 22-14 irabazi zieten Etxegarai eta Orbegozori. Aurretik, pilota eskolako txikiak aritu ziren.
Igandean Azagran, Irantzu Etxebeste Iantzi beratarrak eta Orbegozok 22-14 irabazi zieten Etxegarai eta Zabalari.
Astelehenean Aresoko plaza ederrean jokatutako partida lehiatua eta emozio handikoa izan zen. Azkenean, Arrietak eta Mujikak 22-21 irabazi zieten Barrocal eta Mendibururi.
Asteartean, azkenik, Plazaz Plaza txapelketaren barrenean, Eltziegon aritu ziren eskualdeko hiru pilotari. Irantzu Etxebeste Iantzi beratarrak eta Iera Agirre Iturriaga leitzarrak 22-13 irabazi zieten Goiuri Zabaleta leitzarrari eta Ruiz de Larramendiri.
Txapelketaz kanpoko jaialdiak ere eskaini ditu Ados pilota elkarteak, tartean Arantzan astelehenean. Iera Agirre Iturriagak eta Naroa Agirrek 22-17 irabazi zieten Irantzu Etxebeste Iantzi eta Mujikari.
Abuztuaren 18an Zubietan
Lehen fase honetan eskualdean jokatuko duten Plazaz Plaza txapelketako azken partida abuztuaren 18an, ostegun eguerdian jokatuko dute Zubietako plazan. Herriko Naroa Elizalde Etxekolonea eta aita zubietara duen Ane Mendiburu ariko dira Arrieta eta Naroa Agirreren kontra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!