Doneztebe Ak irabazi du gazteen laxoa txapelketa

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 16a, 10:00
Gazteen laxoa txapelketan parte hartu duten taldeak, sari banaketaren ondotik, Laxoa Elkarteko, Nafarroako Pilota Federazioko eta Laboral Kutxako ordezkariekin.

Abuztuaren 13an, larunbatean jokatu zituzten Baztan-Errekako gazteen Laxoa txapelketako finala Doneztebeko Bear-Zana plazan. Azkenean finala ere zazpi jokotara jokatu zen, partida hasi bezain laster (0-1) euria hasi zuelako eta 45 bat minutu gelditu egin zen. Euria gelditu zuelarik, plaza idortu eta normaltasunez jokatu zen. Azkenean, 0-4 eta 2-6 galtzen joan ondotik, Doneztebe A 7-6 nagusitu zitzaion Irurita Bri. Beraz, handietan bezala, gazteetan ere Doneztebe nagusitu zaio Iruritari finalean.

Doneztebe A: Lander Arozena, Koteto Ezkurra, Ekai Elortza, Lukas Ezkurra.

Irurita B: Julen Elizainzin, Izai Urrutia, Aitor Ripa, Oihan Braña.

Markagailua: 0-4, 2-4, 2-6, 7-6.

Hirugarren eta lagarren postua erabakitzeko partidan Doneztebe Bk 7-5 irabazi zion Irurita Ari.

Doneztebe B: Jon Larunbe, Javier Zabala, Iker Anzizar, Ander Retegi.

Irurita A: Kaiet Iribarren, Eneko Irazoki, Oihan Arraztoa, Mikel Iñarrea.

Sariak banatzen Nafarroako Pilota Federazioko lehendakaria Javier Conde eta Laboral Kutxako ordezkaria Leire Erize egon ziren.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun