Festak gainean ditugu hainbat herritan, besta batzuetan hasiak eta egun hauetan zabor gehiago sortzen dela ikusirik, Mendialdea Mankomunitateak kanpaina berri bat jarri du martxan, alde batetik hondakin gutxiago sortu eta, bestetik, sortzen dena era egokian bereizteko deia eginez. Era berean edalontzi berrerabilgarriak erabiltzera animatu nahi izan ditu herritarrak.