Baztan-Errekako gazteen laxoa txapelketako azken partidak jokatuko dituzte abuztuaren 13an Doneztebeko Bear Zana pilota plazan. Final nagusia 18:30ean jokatuko dute Doneztebe A eta Irurita B taldeek, bederatzi jokotara. Aitzinetik, 17:30ean, hirugarren posturako lehia izanen dute Doneztebe B eta Irurita A taldeek, zazpi jokotara.
Finalean Lander Arozena, Ekai Elorza, Lukas Ezkurra eta Koteto Ezkurra ariko dira Doneztebe A taldearekin eta Julen Elizaintzin, Izai Urrutia, Aitor Ripa eta Ibon Irazoki Irurita B taldearekin.
Hirugarren posturako lehian, berriz, Doneztebe B (Jon Larunbe, Asier Agesta, Iker Anzizar eta Javier Zabala) eta Irurita A (Kaiet Iribarren, Eneko Irazoki, Oihan Arraztoa eta Mikel Iñarrea) izanen dira aurrez aurre.