Cederna Garalur Elkarteak energia-efizientziari eta energia berriztagarrien sustapenari buruzko ezagutzak dituen pertsona bat kontratatzeko hautaketa prozesua ireki du.
Lanpostu hori betetzeko gutxieneko baldintzak honako hauek dira:
- Energia-efizientziako eta energia berriztagarrietako goi-mailako Lanbide Heziketa edo antzeko teknikari gaitua;
- Gutxieneko euskara-maila, B2; egiaztagarria.
- AUTOCAD eta aurrekontu-softwarea ezagutu behar ditu, PRESTO edo antzekoa.
- Energia-fakturak aztertzen jakin behar du, zehazki elektrizitatearenak eta gasarenak.
- B1 gida-baimena, eta auto propioa izan behar ditu.
Kontratatutako pertsona Landa-jasangarritasuna 2 izeneko proiektuan sartuko da, eta energia aurrezteko aholkularitza emanen die toki-erakundeei eta herritarrei, energia-efizientzia hobetzeko neurriak ezarriz, eta proiektu koordinatzeko bileretan parte hartuz.
Lanpostuaren eginkizunak izanen dira, besteak beste: Kontsumoen analisia; kontsumoen energia-balantzea, gutxi gorabeherakoa; energia-efizientziari eta energia berriztagarrien inguruko proposamenen analisia; energia-efizientzien arloko neurri eta gomendio orokorren zerrenda; espediente teknikoen kudeaketa administrazio publikoetan, eta energia banatzen duten enpresetan.
Interesdunek beren xurriculumakak eta berenak dituzten tituluen kopiak info@cederna.es helbidera bidal ditzakete. Mezuaren izenburua horixe izanen da: “LANDA JASANGARRITASUNA”
Epea abuztuaren 23an akituko da, 14:00etan.
Landa-jasangarritasuna 2 Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeak diren Cederna Garalur Elkartearen, Nafarroako Erdialdeko Partzuergoaren eta EDER eta TEDER Partzuergoen arteko lankidetza-proiektua da, eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko LGENF funtsek finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren lankidetza-ildoaren bidez.