Sute arriskua dela eta, Larrun itxi du Pirinio Atlantikoetako Prefekturak bihar arte

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 11a, 09:30
Larrunera ezin izanen da joan, Sara eta Azkain aldetik bederen, ortzirale arratsaldera arte.

Landetako sutearengatik kamioiek ezin dute Frantziara sartu

Pirinio Atlantikoetako Prefekturak alerta laranja egoera ezarri eta Larrunerako sarbidea pertsona guztiei bihar arte ixteko agindua eman du. Tenperatura altuak eta haize handiak suteen arriskuaren alarma piztu dute. Gainera, idorte handia dago. Asteazkenean 19:00etatik itxi zuen eta ortziraleko 19:00 arte egonen da itxia. Prefekturatik adierazi dutenez, «lehendik altuak ziren tenperaturak oraindik gehiago igoko dira eta haize handia ibiliko da mendi kaskoetan». Bertze aldetik, Landetako sutea dela eta, 7.500 kilotik goitiko kamioiek Frantziarako sarbidea moztua dute gaur 22:00 arte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun