Mendigorrian eta Latasan plazaz plaza
Ados pilota elkarteak bigarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza txapelketari dagokionez, larunbatean Mendigorrian jokatutako partidan, Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarrak eta Mujikak 22-20 irabazi zieten Arrieta eta Mendibururi.
Abuztuaren 7an, igande goizean Latasan jokatutako partidan, berriz, bertako alabak, Andrea Aldaregiak, Orbegozorekin bikote eginez 22-16 irabazi zieten Leitzako Goiuri Zabaletari eta Zabalari. Aurretik, Ados elkartearekin entrenatzen duten neska txikien partida ere jokatu zuten.