Datozen egunetan Leitzan, Areson eta Zubietan
Txapelketa honetako hurrengo jardunaldia abuztuaren 12an, datorren ostiralean 12:00etan jokatuko dute Leitzan eta herriko bi pilotarik bikote eginen dute gainera: Goiuri Zabaleta Rodriguez eta Iera Agirre Iturriaga, Etxegarai eta Orbegozoren kontra ariko dira. Abuztuaren 14an Azagran jokatuko dute Etxegarai eta Zabalak, Irantzu Etxebeste Iantzi beratarraren eta Orbegozoren kontra. Abuztuaren 15ean, 13:00etan Areson jokatuko den jardunaldian, Barrocal eta Mendiburu, Arrieta eta mujikaren kontra ariko dira. Abuztuaren 16an Eltziegon eskualdeko hiru pilotari ariko dira: Goiuri Zabaleta leitzarra eta Ruiz de Larramendi, Irantxu Etxebeste Iantzi beratarraren eta Iera Agirre Iturriaga leitzarraren kontra. Abuztuaren 18an, eguerdian Zubietan, Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarra eta aita zubietarra duen Ane Mendiburu, Arrieta eta Agirreren kontra ariko dira.