Arantza, Arraioz, Goizueta eta Sunbilla aritu ziren atzo Eztegara frontoian jokatutako bigarren jardunaldia. Jendetza bildu zen ikustera, eta giro ederra izan zuten.
Lehenengo proban lokotx biltzen, zaku lasterketan, aizkoran, korrika eta arpanean aritu ziren, eta Arantzako taldea aise nagusitu zen 22:01:39ko denbora eginda. . Hasieratik lehenengo postuan hasi ziren aranztarrak, eta bi minutu biano gehiagoko tartea atera zion bigarren sailkatu zen Arraiozi (24:13:08). Hirugarren postuan Sunbilla sailkatu zen 24:56:98ko denbora eginda, eta laugarren postua Goizuetak eskuratu zuen 25:05:41eko denbora eginda.
Bigarren proba konbinatuan minutu batez ingudearekin, eta ondotik txingekin 6 plaza osatu behar izan zituzten. Bi proba horien puntuazioa elkartuta Sunbillak irabazi zuen 6.5 puntu lortuta, bigarren lekuan Arantza gelditu zen 6 punturekin, hirugarren lekuan Arraioz 5,5 punturekin, eta laugarren lekuan Goizueta 2 punturekin.
Abuztuaren 15ean Etxalarren jokatuko dute hirugarren jardunaldia, eta bertan Araxes, Sunbilla eta Basaburua lehiatuko dira.