Zarautz Erremonte Txapelketa berria aurkeztu zuten atzo. Uztailaren 28, 29 eta 30ean jokatuko dute, ortzirale, larunbat eta igandean 17:30ean Aritzbatalde pilotalekuan. Hiru egun horietan bi txapel izanen dira jokoan. A multzoan ariko dira erremontista onenak, lau bikote eta B multzoan ariko dira bertze lau bikoteak.
Uztailaren 29an, ortziraleko lehen finalerdietan, A multzoan Aldabe eta Barrentxea IV.a, Ansa II.a eta Azpirozen kontra ariko dira eta B multzoan Zaldua eta Martirena, Etxarri eta Labakaren kontra.
Uztailaren 30ean, larunbatean jokatuko dituzte bigarren finalerdiak: A multzoan Urriza eta Aritz Zubiri goizuetarra, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Aritz Juanenea saldiastarraren kontra eta B multzoan Goikoetxea V.a eta Odei, Loitegi eta Oier Apezetxea goizuetarraren kontra.
Finalerdietako irabazleek finalak jokatuko dituzte igandean, 17:30etik aitzinera Aritzbatalden.