Herriz Herri txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute Beran igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 28a, 12:00
Jendetza bildu zen Elizondon kirolarien jarduna ikusteko. Argazkia: Ondikol.

Astelehenean hasi zen Elizondon Nafarroako Herriz Herri txapelketa, eta bigarren jardunaldia jokatuko dute Beran igandean 19:00etan Eztegara pilotalekuan. 

Bertan ariko diren lau taldeak eskualdekoak izanen dira: Arantza, Arraioz, Goizueta eta Sunbilla. Denera zazpi talde ari dira parte hartzen lehiaketan. 

Bi proba konbinatu egin beharko dituzte. Lehenengoan lokotx biltzea, 30 kiloko zakuarekin lasterka, aizkora, korrika, eta arpana egin beharko dituzte. Eta bigarren proba konbinatuan aldiz, txinga eramatea eta ingude altxatzea. 

Lehenengo jardunaldia Aranztarrek irabazi zuten, eta bigarrena Arraioz,  hirugarrena Goizueta, eta laugarrena Berriozar izan ziren. Berakoaren ondotik, abuztuaren 15ean izanen dute hirugarren jardunaldia Etxalarren, eta laugarrena Burlatan abuztuaren 20an. Puntuazio altuena duten lau taldeak lehiatuko dira Añorben abuztuaren 28an jokatuko den finalean. 

21 urtez azpiko lehiaketari dagokionez, abuztuaren 20an Burlatan izanen dute bigarren jardunaldia. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun