Oinak hodeietan programaren hirugarren edizioa abuztuaren 4tik 28ra eginen da Nafarroako hamabi toki berezitan, eta bertan hamasei antzerki, zirku, magia eta dantza taldek hartuko dute parte. Zikloa Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundea-Baluarte Fundazioak sustatu du, Nafarroako arte eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren toki entitateekin elkarlanean.
Hain zuzen, zikloko lehen emanaldia Lesakako Led Silhouette dantza kontenporaneo taldeak eskainiko du abuztuaren 4an Radako harresi eremuan, 20:00etan. Los perros beraien azken lana taularatuko dute Martxel Rodriguez lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak. Ondotik, Zuk Performing Arts taldeak Yerma eskainiko du.
Eskualdeari dagokionez, Oinak hodeietan programako emanaldi bakarra izanen da, abuztuaren 26an Arraiozen. 19:00etan hasiko den emanaldian, Atikus Teatro antzerki taldeak Kijotina Haundia antzeslana eskainiko du euskaraz.