Nafarroako 20.000 biztanletik beherako 41 udalerrik eta kontzejuk 3,1 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte, ur-hartuneak, banaketa-sareak, ur-biltegiak eta ura edangarri bihurtzeko instalazioak hobetzeko eta berritzeko, hornidura-sistemetan ur-galerak murrizteko, kontsumoa aurrezteko eta hornidura-bermea handitzeko. Denera hogei proiektu diruz lagunduko dituzte 2022 eta 2025 urteen artean, eta gehienez ere inbertsioaren % 80 lagunduko dute.
Eskualdeari dagokionez, Berako udalak 340.000 euroko inbertsioa jasoko du Zalaingo ur-depositutik Foru Plazara bitarteko ur-hornidura sarea berritzeko. Goizuetako udalak 22.500 euroko laguntza hartuko du Kale Nagusiko 63 eta 65 zenbakietako ur-hornidura sareko ur-galerak murrizteko eta kontsumo-emaria kontrolatzeko. Malerrekako Mankomunitateak sustatutako Mendaur Ur Edangarriko Tratamendu Estazioa hobetzeko proiekturako 10.800 euroko dirulaguntza jasoko du. Sunbilla, Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Aurtitz, Latsaga eta Zubietari ematen dio zerbitzua estazio honek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!