Iturriaga leitzarrak Elkano Sariko finala jokatuko du igandean Getarian

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 27a, 15:00

Mujika, Iantzi, Mendiburu eta Iturriaga, Elkano Sariko finala hasi baino lehen Getarian. Gorriak nagusitu ziren.

Asteartean jokatutako finalerdian, Ane Mendibururekin batera, 22-16 irabazi zien Iantzi beratarrari eta Mujikari

Elkano Sariko bigarren finalerdia jokatu zuten uztailaren 26an Getarian. Azken partidetako maila bikainari jarraipena emanez asteartekoa ere partida ederra izan zen. Batez ere ikusgarria atzeko koadroetan bi atzelariek izan zuten lehia. Amaieran gorriak gehiago asmatu zuten eta garaipen handia lortu zuten: Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Ane Mendiburuk 22-16 irabazi zieten Irantzu Etxebeste Iantzi beratarrari eta Mujikari.

Beraz, igandeko final handian Iturriaga-Mendiburu eta Ruiz de Infante-Oses izanen dira aurrez aurre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun