Ezkurra II.a OK, Zubiri KO

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 26a, 20:00

Buruz buruko txapelketan sartzeko bidean sendo segitzen du Josetxo Ezkurrak.

Doneztebeko aurrelariak bertze urrats bat eman du buruz buruko txapelketan sartzeko, baina Goizuetako atzelaria kanpoan gelditu da

Buruz buruko erremonte txapelketan sartzeko bidean aitzinera egin dute larunbat honetan Galarretan Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Uitziko Azpirozek, hurrenez hurren, Goikoetxea V.ari 30-15 eta Aritz Zubiri goizuetarrari 30-17 irabazita.

Faboritoak ziren Ezkurra II.a eta Azpiroz, eta biek proniostikoa bete zuten. Ezkurra II.a urnietarra baino gehiago izan zen eta buruz buru aritzeko baliabide aunitz dituela erakutsi zituen doneztebarrak. Zubiriren partidari dagokionezm 11-13ra bitarte ongi eutsi zion Azpirozi, baina Uitzikoak 12-19 eta 15-25era ihes egin zuen. Seguru ibili zen eta pilota nahi zuen tokian jarri zuen. Zubirik lan egin zuen eta partida osoan borrokatu zuen, baina ezin izan zuen.

Buruz buruko bi partiden artean jokatutako binakako partida nagusi bikainean, Segurolak eta Aritz Juanenea saldiastarrak 40-38 irabazi zieten Aldabe eta Martirenari. Tanto ederrak eskaini zituzten, abiadura handian jokatutakoak eta lau erremontistak txalo artean atera ziren Galarretatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun