Ahozko euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, euskaraz solas egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak astean behin, ordubetez, talde ttikitan biltzen dituen programa da Solaslaguna. Eta egitasmo horretarako dinamizatzaile lanak eginen dituen norbait behar dute Bortziriak, Malerreka eta Baztanen.
Euskara ongi menperatzea (C1 maila izatea edo baliokidea), harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea eta oinarrizko ofimatika programak erabiltzeko gaitasuna izatea eskatzen dute; eta mintzapraktika egitasmoak ezagutzea, eskualdekoa izatea edo eskualdea ezagutzea, euskara elkarteen mugimenduko ezagutza izatea, sare sozialak erabiltzeko trebetasuna izatea eta modu autonomoan lan egiteko gaitasuna izatea kontuan hartuko dute.
Erran bezala, astean 20 orduko dedikazioa izanen da, eta lanorduen banaketa malgua izanen da egitasmoaren eskakizunak kontuan izanda. Aukeratuak Topaguneko aholkularitza eta koordinazio lantaldean parte hartzeko aukera izanen du.
Curriculumak mintzalaguna@topagunea.eus helbidera bidali behar dira, abuztuaren 31 baino lehen. Motibazio gutunak eskertuko dituztela jakinarazi dute.