Larunbat arratsaldean erabakiko dira laxoa txapelketako finalistak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 22a, 15:00

Doneztebeko Bear-Zanan abuztuaren 6an jokatuko den finaleko protagonistak erabakiko dira larunbatean.

Iruritan eta Donezteben jokatuko dituzte finalerdietako itzulerako partidak eta etxeko taldeek abantaila lortua dute joanekoan

Laxoa Elkarteak berrogeita bigarren aldiz antolatutako Laxoa txapelketak larunbat arratsaldean ezagutuko ditu abuztuaren 6an Doneztebeko Bear-Zanan izanen diren finalistak. 17:00etan Donezteben, Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardia izanen dira aurrez aurre eta 17:30ean Iruritan, Irurita Migelene eta Oiz.

Joaneko partidetan bisitariak nagusitu zirela kontuan hartuz (4-9 irabazi zuen Doneztebe The Momentek Arraiozen eta 5-9 Irurita Migelenek Oizen), asteburu honetan etxekoak diren taldeak dira faborito finalean sartzeko: Doneztebe The Moment taldeak txapelketako partida guztiak irabazi ditu orain arte eta Irurita Migelene da gaur egungo txapelduna. Pronostikoari eta joaneko partidaren emaitzari buelta ematen saiatuko dira Arraioz Sagardia eta Oiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun