Buruz buruko erremonte txapelketan sartzeko koxka gainditu beharko dute Ezkurra II.ak eta Zubirik

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 22a, 14:00

Aritz Zubiri goizuetarrak Azpiroz uitziarra izanen du arerio, buruz buruko txapelketan jokatzeko bidean.

Larunbatean Galarretan Goikoetxea V.aren kontra ariko da doneztebarra eta Azpirozen kontra goizuetarra

Kutxabank buruz buruko erremonte txapelketan sartu ahal izateko kanporaketak jokatzen ari dira eta larunbat honetan eskualdeko bi erremontistak izanen dute hitzordua. Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak Goikoetxea V.a urnietarra izanen du arerio eta Aritz Zubiri goizuetarrak Azpiroz uitziarra.

Uztailaren 23an, larunbatean 16:30ean hasiko den jaialdiko lehen partida izanen da Ezkurra II.a eta Goikoetxea V.aren artekoa eta hirugarrena Zubiri eta Azpirozen artekoa, biak 30 tantora. Tartean, binakako partida nagusia jokatuko dute Segurola eta Aritz Juanenea saldiastarrak Aldabe eta Martirenaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun