Hemendik aitzinera Nasuvinsak Donezteben duen bulegoan ere egin daiteke etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa izena emateko tramitea

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 20a, 18:00

Doneztebeko Merkatarien karrikan dago Nasuvinsaren bulegoa.

Nasuvinsak Donezteben duen bulegoan tramite gehiago egin daitezke hemendik aitzinera. Tramite horien artean daude, konparaziora, etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa izena ematea, David etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren programari buruzko informazioa eskatzea edota alokairua ordaintzeko laguntzak ere. Hori bai, edozein tramite egiteko lehendik hitzordua eskatu behar da Doneztebeko bulego honetara deituta.

Hitzordua eskatzeko

Doneztebeko bulegoko talde teknikoak aldez aurreko hitzorduak emateko asteko egunak eta ordu-tarte zehatzak programatu ditu dagoeneko, bai Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erroldari buruzko eskaerendako, bai David programaren berri izateko edo alokairurako laguntzak eskatzeko. Hala ere, gazteen alokairurako EmanZipa programaren laguntzak bakarrik telematikoki eskatu ahal izanen dira, orain arte bezala.

Honako hauek dira hitzorduak eskatzeko helbidea, jendaurreko ordutegia eta telefono finkoa:

Nasuvinsa / Doneztebe (Baztan-Bidasorako)
  • Merkatarien karrika, 6 behea DONEZTEBE
  • Arreta ordutegia: 09:00 - 14:00
  • Telefonoa: 848 420 140

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun