Horretarako, ibilgailu ibiltari bat prestatu dute, Nafarroako hainbat herritara bidaiatzeko. Espazio ibiltari horren barnean hainbat material eta eduki didaktiko eta ikus-entzunezko daude.
Espazio ibiltarira hurbiltzen diren herriko pertsonak Kattalinguneko sexologian espezializatutako langileek artatuko dituzte. Langile horiek informazioa ematen dute eta herri bakoitzeko biztanleek dituzten zalantzak eta kontsultak erantzuten dituzte.
Ondoko herri eta egunetan ibiliko da ibilgailua eskualdean:
- Abuztuak 2, asteartea: Elizondoko plazan.
- Abuztuan 3, asteazkena: Iruritako frontoiaren ondoan.
- Abuztuak 4, ortzeguna: Erratzuko plazan.
- Abuztuak 5, ortziralea: Berako Julio Caro Baroja pasealekuan.
- Abuztuak 8, astelehena: Lesakako Plaza Zaharrean.
- Abuztuak 9, asteartea: Etxalarko Frontoian.
- Abuztuak 10, asteazkena: Arantzako plazan.
- Abuztuak 11, ortzeguna: Sunbillako plazan.
- Abuztuak 12, ortziralea: Iturengo plazan.
- Abuztuak 16 , asteartea: Doneztebeko Parrokia karrikako plazan.