Azken egunetan beroak eragin nabarmena izan du espedizioaren bidean. Igandean Oiartzundik Lesakara egitekoa zuten oinezko bidea, baina, bero handia dela eta, azkenean autobusez iritsi ziren Lesakara. Astelehenean Lesakatik Zugarramurdira egitekoa zuten etapa ere bertan behera utzi zuten beroagatik, eta Lesakako igerilekuan eman zuten goiza, eta arratsaldean Iñigo Peña filosofia irakaslearen hitzaldia izan zuten.
Iluntzean Zugarramurdira joan ziren autobusez. Atzo, aldiz, normaltasunez ekin zioten bideari, eta oinez iritsi ziren Amaiurrera.
Gaur, eskualdea gibelean utzi eta Bidarraira joanen dira oinez, eta bertatik trena hartuko dute Baionara, Lapurdiko hiriburura joateko. Uztailaren 31n bukatuko da espedizioa Getxoko Bizkaia zubian.