Lau talde hasiko dira uztailaren 20an gazteen laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 19a, 14:00

Gazteen laxoa txapelketako finala abuztuaren 13an jokatuko dute Donezteben, helduena baino astebete beranduago.

Laxoa Elkarteak antolatutako gazteen laxoa txapelketan lau taldek eman dute izena, Doneztebeko eta Iruritako binak. Uztailaren 20an, asteazkenean 17:00ean abiatuko da txapelketa Donezteben eta Iruritan, herri bereko taldeen arteko norgehiagokekin.

Honela, asteazkenean 17:00etan Doneztebeko Bear-Zanan Doneztebe A (Lander Arozena, Ekai Elorza, Lukas Ezkurra eta Koteto Ezkurra) eta Doneztebe B (Jon Larunbe, Asier Agesta, Iker Anzizar eta Javier Zabala) ariko dira nor baino nor gehiago. Iruritako plazan, ordu berean, Irurita A (Kaiet Iribarren, Eneko Irazoki, Oihan Arraztoa eta Mikel Iñarrea) eta Irurita B (Julen Elizaintzin, Izai Urrutia, Aitor Ripa eta Ibon Irazoki) izanen dira aurrez aurre.

 

Egutegia

Hasierako ligaxkan talde guztiek elkarren kontra jokatuko dute, sei partida guztira, zazpi jokoetara.

Bigarren jardunaldia, uztailaren 23an

Doneztebe B – Irurita A, 16:00etan

Doneztebe A – Irurita B, 17:00etan

Hirugarren jardunaldia, uztailaren 27an

Irurita A – Doneztebe A, 16:00etan

Irurita B – Doneztebe B, 17:00etan

Laugarren jardunaldia, uztailaren 30ean

Doneztebe B – Doneztebe A, 16:00etan

Irurita B – Irurita A, 17:00etan

Bosgarren jardunaldia, abuztuaren  3an

Irurita A – Doneztebe B, 16:00etan

Irurita B – Doneztebe A, 17:00etan

Seigarren jardunaldia, abuztuaren 6an

Irurita A – Doneztebe A, 16:00etan

Irurita B – Doneztebe B, 17:00etan

Ligaxkako bi onenek finala jokatuko dute Doneztebeko Bear-Zanan abuztuaren 13an, 17:00etan, bederatzi jokotara. Aitzinetik, 16:00etan, hirugarren posturako lehia jokatuko dute hirugarren eta laugarren sailkatuek, zazpi jokoetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun