Udalek banketxeekin zuten zorra % 11 murriztu zuten 2021ean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 24a, 08:00

Baztango udalak ia 400.000 eurotan murriztu zuen zorra iaz

Espainiako Ogasun Ministerioak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 2021eko abenduaren 31n eskualdeko hogeita bortz udaletatik hamalauk ez zuten inolako zorrik banketxeekin. Eta zorra duten gainerako hamaika udalek % 11 murriztu dute, batezbeste, banketxeekin duten zor bizia.

Udalen zorra banketxeekin
Udalak 2020/12/31 2021/12/31 Diferentzia
Arano 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Arantza 193.000 € 163.000 € -30.000 €
Areso 123.000 € 103.000 € -20.000 €
Baztan 3.038.000 € 2.643.000 € -395.000 €
Beintza-Labaien 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Bera 344.000 € 276.000 € -68.000 €
Bertizarana 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Donamaria 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Doneztebe 583.000 € 503.000€ -80.000 €
Elgorriaga 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Eratsun 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Etxalar 106.000 € 86.000 € -20.000 €
Ezkurra 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Goizueta 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Igantzi 141.000 € 120.000 € -21.000 €
Ituren 77.000 € 67.000 € -10.000 €
Leitza 658.000 € 641.000 € -17.000 €
Lesaka 2.696.000 € 2.492.000 € -204.000 €
Oiz 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Saldias 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Sunbilla 79.000 € 61.000 € -18.000 €
Urdazubi 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Urroz 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Zubieta 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Zugarramurdi 0,00 € 0,00 € 0,00 €
  8.028.000 € 7.165.000 € -863.000

Iazko urte hondarrean zorrik ez zuten udalen artean daude Arano, Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Goizueta, Saldias, Oiz, Urdazubi, Urroz, Zubieta eta Zugarramurdi.

Gainerako udal guztiak ere gerrikoa estutzen ahalegintzen ari dira aspaldiko urteotan eta, konparaziora, 2017ko abenduaren 31n guztien artean zuten zorra 10.535.000 eurokoa bazen, urte bat beranduago, 2018ko abenduaren 31n, 9.888.000 eurokoa da. Horixe ageri da Espainiako Ogasun Ministerioak argitaratu dituen datuetan. Emandako zenbakiak udalen zor biziari egiten diote erreferentzia, hau da, udalek urteko azken egunean banketxeetan zituzten zorrak dira taulan ageri direnak.

Udalek duten zor biziaren kopuruak nabarmen egin du behera azkeneko hamar urteotan. Ideia bat egiteko, 2011ko abenduaren 31n zuten zorra 20.381.011 eurokoa zen, orain dutena baino ia hiru aldiz gehiago.

Udalen zorra biztanleko

Batezbeste, eta kontuan hartuta udal guztien artean 26.527 biztanle zeudela 2021ean, biztanleko zor bizia 270 eurokoa zen iaz. Lesaka da biztanleko zorrik handiena zuen udala (908 €/biztanleko) eta ondotik Areso (371 €/biztanleko) eta Baztan (336 €/biztanleko).

Udalen zorra banketxeekin
Udalak Biztanleak 2021
Zor bizia 2021/12/31 Zorra/Biztanleko
Arano 606 0,00 € 0
Arantza 114 163.000 € 269 €
Areso 275 103.000 € 371 €
Baztan 7863 2.643.000 € 336 €
Beintza-Labaien 214 0,00 € 0
Bera 3759 276.000 € 73 €
Bertizarana 596 0,00 € 0
Donamaria 451 0,00 € 0
Doneztebe 1826 503.000€ 275 €
Elgorriaga 214 0,00 € 0
Eratsun 146 0,00 € 0
Etxalar 828 86.000 € 104 €
Ezkurra 136 0,00 € 0
Goizueta 688 0,00 € 0
Igantzi 587 120.000 € 204 €
Ituren 508 67.000 € 152 €
Leitza 3.010 641.000 € 213 €
Lesaka 2.744 2.492.000 € 908 €
Oiz 132 0,00 € 0
Saldias 114 0,00 € 0
Sunbilla 674 61.000 € 91 €
Urdazubi 348 0,00 € 0
Urroz 179 0,00 € 0
Zubieta 304 0,00 € 0
Zugarramurdi 211 0,00 € 0
  26.527 7.165.000 € 270

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun