Eskuernagan abiatu da Ados pilota elkartearen Plazaz Plaza txapelketa

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 18a, 09:00

Agirre, Ruiz de Infante, Oses eta Arrieta, Plazaz Plaza txapelketako lehen partidar ekin aitzinetik. Urdinak erraz nagusitu ziren.

Eskuernagan igandean jokatutako partidarekin eman zaio hasiera Ados pilota elkarteak bigarren aldiz antolatutako Plazaz-Plaza txapelketari Beroa izan zen atzoko protagonista nagusia eta pilotariek nahiko lan izan zuten beroari aurre egiteko. Eskertzekoa izan zen lau pilotariek egin zuten ahalegina- Ainhoa Ruiz de Infantek eta Naroa Agirrek 22-11 irabazi zieten Arrieta eta Osesi.

Aipatzekoa da jaialdi bakoitzean bikoteak ezberdinak izanen direla eta puntu orok urrea balio du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun