Arraiozen eta Oizen jokatuko dituzte larunbatean laxoa txapelketako finalerdietako lehen partidak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 14a, 19:00

Oizko taldeak herriko plaza berezian hartuko du gaur egungo txapelduna, Irurita Migelene.

Laxoa Elkarteak berrogeita bigarren aldiz antolatutako Baztan-Errekako laxoa txapelketa azken txanpan sartua da eta larunbat honetan jokatuko dituzte finalerdietako joaneko partidak Arraiozen eta Oizen. Herri bakoitzeko ordezkari bana izanen da finalerdietan, Malerrekako eta Baztango bina talde.

Bi partidak larunbatean 10:30ean jokatuko dituzte. Oizen, etxeko taldea plazaren ezaugarri bereziak aprobetxatu nahiko ditu gaur egungo txapelduna, Irurita Migelene, menpean hartzeko. Arraiozen, berriz, iaz txapeldunorde izan zen Arraioz Sagardiak txapelketako partida guztiak irabazi dituen Doneztebe The Moment hartuko du.

Zuzen bidean, hurrengo asteburuan jokatuko dituzte finalerdietako itzulerako partidak eta orduan jakinen da abuztuaren 6an Doneztebeko Bear-Zana pilota plazan jokatuko den finalean zein talde izanen diren, baita hirugarren posturako lehiarako zein geldituko diren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun