Lehen sektorearen dinamizatzaile bat kontratatu nahi du Cederna Garalurrek

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 13a, 16:00

Uztailaren 15a, ortziralea, deialdian izena emateko azken eguna izanen da

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Bortziriak, Malerreka eta Bertizarana eskualdeko lehen sektorea eta elikadura sistema suspertzeko. Merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo eta merkataritza sektorearen arteko sinergia aukeretan oinarrituriko ekintza plana martxan jartzea izanen da betebeharra. Lanaldi erdiko kontratua izanen da, abenduaren 31ra arte, eta lana egoki burutuz gero, kontratua luza daiteke.

Lanpostu ondoko guttieneko baldintzak eskatzen dituzte: nekazaritzaren adarren batean, ingurumen zientzietan edota antzekoetan tituluduna izatea, euskalduna izatea (B2 maila egiaztatu edo baliokiderekin), eta B1 gidabaimena edukitzea. Horiez gain, positiboki baloratuko dute lanpostuarekin lotura duen prestakuntza osagarria, lanbide esperientzia eta eskualdea ezagutzea. Argibide guztiak eta kontratazio prozesuan baloratuko dena ikusteko egin klik hemen.

Curriculumak, hizkuntza titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidali beharko dira, mezuaren izenburua Bortziriak-Malerreka-Bertizaranako elikadura teknikaria izanda.  Epea uztailaren 15ean 14:00etan bukatuko da.  Aukeraketa prozesuari buruzko argibide gehiago jaso daitezke www.cederna.eu/eus webgunean edo 948 20 66 97 telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun