Maika Ariztegik aise irabazi du Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 13a, 15:30
Maika Ariztegi gaur eguerdian ingudearekin.

Gizonezkoen eta emakumezkoen Nafarroako ingude altxatze txapelketak jokatu dituzte gaur eguerdian Iruñeko sanferminetan, eta emakumezkoetan Maika Ariztegi iturendarrak arazorik gabe irabazi du. Minutu eta erdi batez 94 altxaldi eman dizkio bederatzi kiloko ingudeari. Arantxa Goñi lekaroztarra hirugarren izan da.

Sailkapena:

  1. Maika Ariztegi (Ituren): 94 altxaldi
  2. Irune Biurrun: 83 altxaldi
  3. Arantxa Goñi (Lekaroz): 79 altxaldi
  4. Iranzu Fierro: 75 altxaldi.

Arantxa Goñi lekaroztarra ingudearekin lanean.

Gizonezkoetan ez da eskualdeko parte hartzailerik izan, ezta hitzordu berean jokatu den XXII. San Fermin Motozerra Txapelketan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun