Josetxo Ezkurrak buruz buruko erremonte txapelketan sartzeko lehen urratsa egin du

Ttipi-Ttapa 2022ko uztailaren 13a

Buruz buruko erremonte txapelketa nagusian sartzeko aukera dauka Josetxo Ezkurra doneztebarrak.

Oier Apezetxea goizuetarrak, aldiz, galdu egin du Azpirozen kontra

Buruz Buruko erremonte txapelketan sartzeko bigarren aurre-kanporaketa jokatu zuten asteartean Galarretan eta faboritoek ez zuten hutsik egin: Doneztebeko Josetxo Ezkurra II.ak 30-21 irabazi zion Martirenari eta Oier Apezetxea goizuetarrak 13-30 galdu zuen Azpirozen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun