Abuztuaren 6an Amaiurren eginen den 'Aurkituko gaituzuenoi' ikuskizunerako bi sarrera lortu nahi?

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 12a, 14:00

Amaiurko erresistentziaren 500. urteurrena oroitzen duen ekitaldirako bi sarrera zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk ortziralean Ttipi Txartela dutenen artean. Parte hartu nahi duzu? Egin klik hemen eta eman izena uztailaren 14a baino lehen. Zorte on!

Amaiur 2022-2522, Aurkituko gaituzuenoi ekitaldia aurkeztuko dute abuztuaren 6an Amaiurko gazteluaren ondoko belaian. Jon Maiak zuzendutako diziplina anitzeko ikuskizuna izanen da eta bertzeak bertze, Et Incarnatus orkestrak, Oinkari dantza taldeak, Gorka Hermosak, Olaia Inziartek, Jean Mixel Bedaxagarrek, Joseba Irazokik, Aire ahizpak, Elizondoko Abesbatza ttikiak eta Amaiurko Gaztelu taldea abesbatzak parte hartuko dute, bertzelako gonbidatu eta sorpresekin batera.

Euskal Herria osotasunean hartzeko xedea duen ekitaldia izanen da, emanaldi bakarrekoa, eta 2.000 ikuslerentzako lekuarekin. Ekitaldiaren izenarekin etorkizuneko biztanleei egiten die erreferentzia, atzoko, gaurko eta biharko Euskal Herria barne hartzen dituen kontakizun artistikoa eskainiaz. 

Abuztuaren 6an, larunbata, 21:30ean izanen da ikuskizuna. Esertzeko aulki kopuru mugatua izanen da, adineko jendearentzako eta mugimendu arazoak dituztenentzako, beraz, komenigarria izanen da lurrean esertzeko zerbait eramatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun