Bidean, Errioxan ere izan ziren Donemiliaga Kukulako Yuso monasterioan dagoen euskarazko esaldirik zaharrena bisitatzen. Bertan ulertu zuten espedizioaren «Jzioqui dugu!» leloaren zentzua. Izan ere, euskaraz idatziriko inoizko esaldirik zaharrena da «Jzioqui dugu» (orain arte aurkitutako zaharrena bederen), eta hain justu Yuso monasterioan gordetako latinezko liburu batean topatu zuten, bazter batean ohar edo glosa modura idatzirik.
Ondotik Añanara joan ziren autobusez eta bertan gesaltzak bisitatu eta herriko alkate Juan Carlos Medinaren eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiaren Euskara zuzendariaren bisita izan zuten. Eguna bukatzeko, bibak gaua egin zuten.
Gaur, Trebiñurako bidea hartu du espedizioak.