Nafarroako Bikotekako Aizkora Txapelketa eta gurdi altxatze txapelketa igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 9a, 11:00

Uztailaren 8an hasi ziren, eta uztailaren 14a bitartean egunero herri kirol txapelketak eta saioak eginen dituzte Iruñeko Foruen plazan 12:00etan. Tartean, eskualdeko hainbat kirolarik ere hartuko dute parte. 

Hirugarren herri kirol jaialdia eginen dute igandean Iruñean eta bi txapelketa eta erakustaldi bat eginen dituzte. 

Nafarroako bikotekako aizkora txapelketa jokatuko dute lehenengo. Iker Vicente eta Aresoko Asier Pellejero;  Zigako Joxean Etxeberria eta Eneko Saralegi;  eta Leitzako Jon Rekondo eta Julen Olano izanen dira bikoteak. Sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako moztu beharko dituzte. 

Ondotik, Nafarroako gurdi altxatze txapelketa eginen dute eta lau parte hartzaile izanen dira, horietatik bi eskualdekoak: Unai Bertiz sunbildarra eta Joseba Petrirena beratarra. Horiekin batera Oskar Aguasek eta  Alejandro Fernandezek ere hartuko dute parte.

Udane Ostolazak, aldiz,  harri-jasotze erakustaldia eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun