EuskarAbentura

Iruñeko sanferminetan izan dira EuskarAbenturako kideak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 8a, 14:00

Bere bidean aitzinera segitzen du EuskarAbentura espedizioak, eta atzo sanferminetan izan ziren Iruñean. Goizean Zubirin, aitzineko urteetako espedizioko kide nafarren bisita izan zuten, eta beraiekin solasaldia izan ondotik Iruñera joan ziren oinez. Han, Nafarroa Oinez gunearen txosnako erromerian pasa zuten arratsaldea, eta ondotik Zizur Nagusira joan ziren lotara. Garesera ailegatuko dira gaur, eta bertan Errigora proiektuaren berri izanen dute, eta janari dastaketa ere eginen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun